Urtero, uda iristen denean, Leitzako haurrentzat Haur Txokoa eta Tailerrak antolatzen dituzte euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak, Leitzako Udalaren laguntzarekin. Aurten ere hala izanen da, eta ekainaren 3tik 9ra bitarteko egunetan eman ahalko da izena, Leitzako udaletxean bertan.

Lau asteko iraupena izanen du jarduerak, ekainaren 29tik uztailaren 24a arte hain zuzen ere, eta hau hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurrek eman dezakete izena. Asteka antolatuta daude Haur Txokoa eta Tailerrak, eta nahi den aste kopurua aukera dezake izena ematen duenak. Argibide gehiago behar izanez gero euskara zerbitzura (948510814) edo gizarte zerbitzura (948510840) deitu daiteke.