Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatetak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du argitalpen batean.



Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bestean DBHko ikasleei zuzendutako eskaintza jaso da; kasu horretan hamahiru eskaintza dira.



Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Eskualdeko euskara zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatu dituzte esku-orriak, paperean edo pdf formatuan.