Larunbat honetan, hilak 28, dantza afrikar eta batukada tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Lekunberri eta Larraungo 12 eta 16 urte bitarteko gazteek. Tailerra Lekunberriko kiroldegian izango da 19:30etik 22:00etara bitartean, eta tartean afaria egingo da. Horretarako, norberak bere ogitartekoa eraman beharko du etxetik, eta bertan freskagarriak banatuko dira.
.../...
2014an hasi ziren Euskara Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak, Larraungo eta Lekunberriko udalen laguntzarekin, adin horretako gazteentzako hilean behin jarduera bat antolatzen, bailarako gazteei aisialdia euskaraz eta modu partehartzailean bizitzeko aukera eskaintzeko asmoz. 2015ean aurrera jarraitzen du egitasmoak; otsailean sukaldaritza tailerra egin zen, eta 30 bat gazte bildu ziren. Bi sukaldariren laguntzarekin pizzak, sandwichak, patatak, arrozesnea eta abar prestatu zituzten Kattagorri elkartean, eta ondoren bertan afaldu zuten denek.
Dantza afrikar eta batukada tailerrean parte hartu nahi duenak egunean bertan 19:30erako Lekunberriko kiroldegira azaldu behar du, arropa erosoarekin eta ogitartekoa hartuta.