Urtero egiten den moduan, Eguberrietako oporretan haurrentzako tailerrak antolatu ditu eskualdeko euskara zerbitzuak. Abenduaren 29an eta 31n eginen dira Goizuetan, eta abenduaren 30ean Aranon. 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira, eta Dindaia fundazioko begiraleak arduratuko dira tailerren kudeaketaz. 30 haur inguruk eman dute izena dagoeneko, eta Goizuetako eskolan eta Aranoko elkartean elkartuko dira aipatutako egun horietan.