Aresoko kultur astearen barrenean hainbat ekintza antolatu ditu Aresoko pesta batzordeak asteburu honetarako, guztiak ere euskararekin lotuak. Azaroaren 28an, ostiralarekin, “Euskararen kate hautsiak” liburuaren aurkezpena  eta “Euskara ospela eta egutera” dokumentala Dabid Anauten eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko gelan 19:00etan. Ondoren udaletxeko gela berriaren inauguruazioa eta pintxoak. Eta larunbatean euskararen eguna ospatuko da. Honako da egitaraua:

Egun osoan baserritarrez jantzita ibiliko gara eta ateratako dirua Ziburuko ikastolari laguntzeko izango da.

11:00 Haurrentzat margotzeko txokoa

11:30 Herriko pilotarien arteko pilota partiduak

12:30 Leitzako harri tiratzaileen harri tira erakustaldia

Goizean zehar informazio postua, pintxoak eta musika plazan.

14:00 Bazkaria Pake-Tokin. Prezioa: helduak 20 euro eta haurrak (5-12 urte bitartean) 10 euro.  Menua:

-Entsalada mixtoa; haragi zopa; gisadua; limoi musa; kafea eta kopa

Bazkal ondoren  Gorka eta Olatz trikitilariak eta eskolako haurren bertsoak

17:30 Berastegiko batukada taldea herrin zehar

19:00 Taloak beheko trinketean