Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntzen deialdia zabaldu du. Dirulaguntzak, 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31 arte egindako ikastaroentzako dira. Eskaerak irailaren 1etik 15era aurkeztu daitezke mankomunitatea osatzen duten udaletan edo euskara zerbitzuetako bulegoetan.