2014-2015eko matrikulazio kanpaina
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak, IKA, AEK eta Xaloa Telebistaren laguntzarekin antolatutako kanpainaren bidez, 2014-2015 ikasturtean herritarrei euskara ikasi eta hobetzeko deia luzatu nahi diete.
Izan ere, Nafarroako mendialde honetan euskarak gero eta toki handiagoa du gizarte bizitzan, herritar anitzek beren eguneroko jardunetan erabiltzen du eta haur-gaztetxo ia guztiak hizkuntza horretan eskolatzen dira.
Hala bada, gaur egun euskaraz ongi moldatzea, hala ahoz nola idatziz, gero eta beharrezkoagoa da edonon eroso aritzeko, zeregin idatzietan ziurtasuna izateko, lan bila ibiltzean aukera gehiago izateko, seme-alabarik izanez gero horiei zernahi gauzetan lagundu ahal izateko… Euskaraz ongi jakitearen abantailak askotarikoak dira eta horiek nabarmendu nahi izan dituzte Mendialdeko udal nahiz mankomunitatetako Euskara zerbitzuek.
Gure eskualdeetan lanean ari diren euskaltegiek urteetako esperientzia eta eskarmentua dute, euskara irakasteko metodo errazak, komunikazioan oinarrituak, erabiltzen dituzte eta, aurrez aurreko klaseak eskaintzeaz gain, internet bidezko ikastaroak nahiz autoikaskuntzarako aukerak ere ematen dituzte.
Euskaltegian izena emateak dakarren gastua arintzeko Euskara zerbitzuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte:
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea: ikasle guztientzako bekak eta langabetuentzako diru-laguntza bereziak. Informazio gehiago: 948 504400, 948 510814 edo 948 305134.
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea: ikasle, langabetu eta zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago: 948 634 125.
- Malerrekako Mankomunitatea: ikasle, langabetu, erretiratu eta zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago: 948 451 746.
- Baztango Udala: euskara ikasleentzako, bereziki langabetu eta guraso direnentzako, diru-laguntzak ematen ditu. Informazio gehiago: 948 580 006.
Euskaltegiekin harremanetan jartzeko:
- Leitza: 948 610 776
- Larraintzar: 948 604 704
- Lekunberri: 948 604 704
- Lesaka: 948 637 796
- Doneztebe: 948 451 555
- Elizondo: 948 452 471