Duela gutxi goizuetarrek egin zuten Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia, "EUSKARAZ GARA" esaldia mosaiko baten bidez osatuz. Leitzatik etorri da ondoren deia, hori ere mosaiko baten bitartez. Amazabal Institutuko ikasleek egin dute deialdia, eta larunbate honetan Tolosan eginen den egun horretara joatera gonbidatu dituzte herritar guztiak.