Nafarroako hainbat toki-entitateren euskara zerbitzuek antolatzen eta deitzen dute Etxepare saria, tartean gure eskualdekoek. Sariaren kudeaketa, hain zuzen ere, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak egiten du, gure eskualdeko udalak biltzen dituen erakundea. Sariaren gaineko xehetasunak jarraian datozen oinarrietan ikus daude jasota:
Iturria: www.uema.org
Nafarroako Gobernuak administrazio publikoko langileei euskara ikasteko eskaintzen dizkien ikastaroak formazio plan orokorraren baitan sartzen direla esanez hasi du Iribasek Hezkuntza batzordean egindako agerraldia. Euskara ikasteko erraztasunak 1988. urtetik ematen direla aipatu du Hezkuntza kontseilariak. Urteotan, parte-hartzea handia izan dela nabarmendu nahi izan du, eta bere esanetan, “ikastaroetan izan diren guztiak boluntarioak izan dira, euskara ezin baita inposatu.”
Abendu aldera argitaratzen da urtero Leitzako Marmari aldizkaria, eta aurten ere halaxe da. Egunotan banatu da Leitzako etxe eta baserri guztietan herria, euskara eta kultura ardatz nagusi gisa hartzen dituen 28 orrialdeko aldizkaria.
Iturria: www.uema.org
Batzar Nagusiak onartuta Baztan ofizialki UEMAko kide izango da gaurtik. Gainera, 2013ko balorazio positiboa egin eta 2014rako proiektuak zehaztuta itxi du UEMAk urtea. Martxoan amaitutako hausnarketa prozesuan zehaztutako helburua betetzeko urrats garrantzitsuak eman ditu urte honetan Mankomunitateak. 2014an jauzi kualitatiboa eman nahi dutela aipatu dute batzarraren ondotik Zuzendaritzak eman duen prentsaurrekoan. Jarraian prentsa agerraldian esandakoa osorik:
Iturria: BERRIA. Adrian Garcia 2013-12-11
ETBk LTDko kanalen "legez kanpoko okupazioa" egiteko asmoa duela salatu du, eta Espainiako Gobernuari "egungo ikus-entzunezko araudia urratzen duten ekintzon" berri eman dio, "legezkotasuna ezartzeko behar diren neurriak" har ditzan. Bihartik aurrera, Iruñerrian ETB ikusgai izango dela iragarri du telebista kateak.
Leitza, Goizueta eta Aranon 93 saski, Araitzen eta Larraunen 26 eta Basaburuan eta Ultzaman 31 banatu ditu Errigora ekimenak. Nafarroako Erriberako produktuekin osatutako saskien bitartez, beraz, 7.500 euro bildu dira eta horietako % 25 (1.487,50 €) Nafarroako hegoaldeko euskalgintzarentzat izanen dira.
Bi urtetik behin argitaratzen den aldizkaria da Panpanoziri. Aresoko aldizkaria da, aresoarrek egina, eta herria, historia, kultura, ondarea eta gisakoak latzen ditu, betiere begirada Areson jarrita.
Euskara biriketatik
«Gaur egun daukagun egoerari erreparatzen badiogu, zonaldearen arabera, oso egoera soziolinguistiko ezberdin eta kontrajarriak dauzkagula ohartuko gara. Oraindik ere, arrotz dabil euskara bere herriko hainbat eremutan, aitortza ofizialik gabe eta lege babesik gabe.»