Leitza, Goizueta eta Aranon 93 saski, Araitzen eta Larraunen 26 eta Basaburuan eta Ultzaman 31 banatu ditu Errigora ekimenak. Nafarroako Erriberako produktuekin osatutako saskien bitartez, beraz, 7.500 euro bildu dira eta horietako % 25 (1.487,50 €) Nafarroako hegoaldeko euskalgintzarentzat izanen dira.