Bi urtetik behin argitaratzen den aldizkaria da Panpanoziri. Aresoko aldizkaria da, aresoarrek egina, eta herria, historia, kultura, ondarea eta gisakoak latzen ditu, betiere begirada Areson jarrita.
Lehendabiziko zenbakia 2011ko abenduan argitaratu zen, euskararen egunean, eta bigarren hau bi urte geroaro etorri da, oraingoan ere abenduaren hasierako astean eta euskararen egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean kokatuta.
Hauxe da aldizkariaren aurkezpeneko atalean irakur daitekeena:
“Aldizkariaren azaleko tituluak honela dio: “Iragana ezagutuz etorkizuna sortzen”. Esaldi horrek nahikoa ongi biltzen du aldizkariaren edukia eta horren atzean dagoen gogoa. Izan ere, iraganari dezente begiratu diogu zenbaki honetan, herriaren iragan hori interesgarria eta ezagutu beharrekoa iruditzen zaigulako, baina, hain zuzen ere, herriaren etorkizunak kezkatzen gaituelako eta herriaren etorkizuna interesatzen zaigulako jarri gara atzera begira. Ez dago etorkizuna sortzerik iragana ezagutu gabe.”
Aldizkarian gai ugari aurkituko du irakurleak: herriko argazki zaharrak, okindegiari buruzko elkarrizketa, Aresoko ondarea iruditan, garai bateko apustuak, herriko etxeen izenei buruzko erreportajea, Aresok izan dituen komunikatzeko bideei buruzko lan bat, herriaren etorkizunari buruzko herritarren iritziak, UEMAren inguruko artikulua, denbora-pasak, eta herritarrei egindako galdera bitxiren bat.
Aldizkaria herrian osatutako lantalde batek egiten du, euskara zerbitzuarekin elkarlanean, eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak ordaintzen du.
Panpanoziri aldizkaria ewbgune honetako Argitalpenak atalean kontsulta daiteke, edo hemen klikatuta