Abendu aldera argitaratzen da urtero Leitzako Marmari aldizkaria, eta aurten ere halaxe da. Egunotan banatu da Leitzako etxe eta baserri guztietan herria, euskara eta kultura ardatz nagusi gisa hartzen dituen 28 orrialdeko aldizkaria.
Marmariren 25. zenbakia da aurtengoa, eta artikulu luze eta mamitsuak jaso ditu, zenbait gai jorratuz: Orantzaroa, bertsoaren doinuak Leitzan, Leitzako dantza taldea, Petra Azpiroz leitzarra, UEMAn egindako 20 urteak, Amazabal Patronatua, eta hitanoa.
Aldizkaria Leitzako etxe eta baserri guztietan banatzen da, eta pdf formatuan ere eskura daiteke webgune honetan bertan: