Leitzako liburutegiak, Leitzako Kultur Taldeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak irakurle taldea sortzeko ekimena jarri dute abian.
Antolatzaileek deialdi irekia egin dute eta urriaren azkeneko astean interesa duten guztiekin bilera bat antolatuko da. Bilera horretan zehaztuko dira taldearen inguruko alderdi guztiak: elkartzeko maiztasuna, tokia, ordutegia, dinamizazioa, liburuak lortzeko bideak...
Taldean izena emateko urriaren 18ra bitarteko epea zabaldu da eta horretarako bi aukera jarri dira:
Leitzako liburutegia: 948 510379 / biblioteca.leitza@cfnavarra.es
Euskara zerbitzua: 948 510814 / laga@iparmank.org