Areson aspaldi hasi zen abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen, eta aurten ere hala eginen da. 3an ez ezik, abenduaren 5ean eta 6an zenbait ekitaldi antolatu da, horiek ere Euskararen Eguneko egitaraua osatzeko.
Hauxe da Euskararen Eguna dela eta Aresorako prestatu den egitaraua:
Abenduak 3, asteartea
11:00: Haurrek horma-irudi bat egingo dute
12:45: Leitzako Jeiki abesbatzaren kantaldia Elizan
16:30: Haurren musika jaialdia: bertsoak, musika-tresnak…
Ondoren karaokea eta txokolatea bizkotxoarekin.
Abenduak 5, osteguna
19:30: Hitzaldia udaletxean: Burdin Aroa Areson
Abenduak 6, ostirala
Goizean zehar Panpanoziri herriko aldizkaria banatuko da etxez etxe. Ale batzuk ere jarriko dira plazan ikusgai.
11:00: Herri lasterketa
12:00: Giza proba. Ibarrako neskak vs Aresoko mutilak. Bitartean salda eta txorizo egosia banatuko dira.
14:00: Bazkaria Pake Tokin, saiheski jatea. Prezioa: helduek 15 €, haurrek 12 urte arte 5 €.
17:30: Talo tailerra haurrentzat
18:30: Karaokea eta taloak.