Aurreko urteotan hasitako bideari jarraituz, aurten ere Haur Txokoa eta Udako Tailerrak antolatu dituzte Leitzan Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Leitzako Udalak. 57 haurrek eman dute izena aurten, astebeteko lau txandatan banatuta. Jarduerak uztailaren 1ean hasi ziren, astelehenean, eta uztailaren 26an bukatuko dira.
Leitzako Udalak eta eskualdeko Mankomunitateek antolatzen dituzte udako jarduera hauek, eta Dindaia elkarteak kudeatzen ditu, horretarako 5 begirale jarrita. Hainbat jarduera garatzen ari dira dagoeneko eta beste hainbat garatuko dituzte: jolasak, eskulanak, film labur bat grabatzea, natura ezagutzeko jarduerak… eta aisialdiko jarduerak oro har.
Jarduera horiek guztiak eskolako instalazioetan egiten dira, 9:00etatik (edo 10:00etatik, aukeran) 13:00ak arte.