Opor eta festa garaia izaten da abuztua gure eskualdeko herrietan. Festak nonnahi eta noiznahi, eta hainbat ikuskizun eta emanaldi tartean. Denetarik izaten da herrietako festetako egitarauetan, baina euskal kulturak ere izaten du urtero-urtero bere tokia.
Herri-kirolak, dantza emanaldiak eta euskal musika gisakoak ezinbestekoak izaten dira gure eskualdeko herrietako festetan, eta horiekin batera toki askotan hitza erabiltzen duten kultur jarduerak ere izaten ditugu: bertso-saioak, antzezkizunak, pailazoen ikuskizunak…
Eskualdean izanen ditugun horien berri iparmank.org webgune honetako agendan aurkitu daitezke.