Leitzako liburutegiak, udaleko euskara zerbitzuak eta kultur taldeak egindako deialdiak oso erantzun ona jaso du, eta dagoeneko osatu da, 15 lagunekin, Leitzako irakurle taldea.

Irakurle taldea hilean behin elkartuko da, Leitzako liburutegian, eta ordubete edo ordu eta erdi inguruko saioan adostutako liburu baten inguruko solasaldia eginen du. Euskarazko liburuak hautatuko dira, bai jatorrizkoak bai itzulpenak.

Saioak asteazkenetan eginen dira, arratsaldeko 6,30etatik aurrera, eta  taldeko kideek prestatu eta dinamizatuko dituzte. Abenduaren 11n izanen da lehendabiziko saioa