Euskara Mankomunitateak, Leitzako Udalak eta eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak urtero antolatzen dituzte, uztailean zehar, haurrentzako Haur Txokoa eta Tailerrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek eman dezakete izena, eta astebeteko 4 txanda antolatzen dira. Jardueren kudeaketa Dindaia fundazioak egiten du, eta bertako begiraleak arduratzen dira ekintzak planifikatu eta gauzatzeaz.

Izena emateko epea maiatzaren 31n ireki zen, ekainaren 7an bukatuko da, eta 012 zenbakira deitu behar da horretarako. Izen-ematearen inguruko argibideak eta jarraibideak euskara zerbitzuan, gizarte zerbitzuan edo Leitzako udaletxean eska daitezke.