Goiburuko tituloa
02_aurrematrik_a5_flyer.jpg

AEK EUSKALTEGIAN AURREMATRIKULA KANPAINA

AEK Euskaltegiak datorren ikasturterako abiatu duen aurrematrikula kanpaina ekainaren 25ean amaituko da.

Hilabete honetan izena emanez gero eskaintza berezia izanen duzu eta matrikulan %5eko beherapena izanen duzu.

kartela-2.jpg

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu


 

Nafarroako hainbat Entitatek, tartean Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Besteak beste, proposamenaren xede nagusia, euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira.

haur-txokoa-eta-tailerrak-leitzan.jpg

2021eko Haur Txokoa eta tailerrak Leitzan. Izen ematea.

Iazko etenaren ondoren, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Euskara Mankomunitateak eta Leitzako Udalak antolatuta, aurten berriz eginen dira Udako Tailerrak eta Haur Txokoa. Eskuorrian ikus daiteke izen-ematea noiz eta nola egin behar den, baita jardueraren inguruko bestelako xehetasunak ere.

Plaza kopuruarekin arazoren bat izanez gero, 012an jasotako deien ordena izanen da kontuan.

ARGIBIDE-FITXA HEMEN:

https://labur.eus/argibide-fitxa

 

IZEN EMATEA HEMEN:

https://labur.eus/tailerrak-haur-txokoa

 



 

jijaua.jpg

Jijaua: Lagunarteko hizkera kolokiala sustatzeko gunea


Euskara kolokial estandarraren hutsunea betetzen laguntzera iritsi da JIJAUA: lagunarteko euskara batua.

www.elaide.eus

etxepare-2021.jpg

Haurrentzako album ilustratuak sortzeko 2021. urteko Etxepare Saria martxan da

Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Zerbitzuak 2004. urtean hasi ziren Etxepare Saria antolatzen, haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburuarekin. Saria 5.000 eurokoa izanen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira eta banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna 2021eko maiatzaren 7a izanen da eta honako helbide honetara bidali beharko dira:

ETXEPARE SARIA

Leitzako udala- Euskara zerbitzua

Elbarren, 1

31880- Leitza ( Nafarroa)

 

Oinarriak ikusteko: www.etxeparesaria.eus

katalogoa-kalean-da.jpg

Euskarazko Produktuen KATALOGOA kalean da

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten, haur eta gazteentzako milaka produkturekin. Web- orriak, katalogoa.eus, ia 11.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu eta paperean 70.000 ale kaleratu dira.

berripapera-2020-06-pdf.png

UEMAren Berripapera


UEMAk urtean bitan argitaratzen du bere Berripapera. Izenak dioen bezala paperean izaten da, baina, aurten, COVD-19aren pandemia dela-eta, ekaineko zenbakia soilik euskarri digitalean argitaratu du.

2020ko lehendabiziko zenbaki honetan  Bertatik Bertara kanpainaren berri eman du, UEMA online eskaintzen hasi den ikastaroak azaldu ditu, ETBn euskaraz aritzeko hizkuntza irizpideen inguruko argibideak jaso ditu, eta zenabit albiste ere ekarri ditu.

Egunotan jarri du Berripapera denon eskura UEMAk, eta hemen kontsultatu daiteke oso-osorik.

_20200630_115727.JPG

Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileek irabazi dute 2020ko Etxepare saria LORERIK GORRIENA albumarekin


Etxepare sariaren aurtengo edizioa izan da orain arteko arrakastatsuena eta emankorrena. Izan ere, 35 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.

Aurtengo irabazleak Sandra Garayoa eta Itziar Otegi izan dira, eta 5.000 euroko saria eskuratu dute. Sandra Garayoa donostiarra da, eta une honetan hainbat album ilustraturen proiektuetan murgilduta dabil. Itziar Otegi, berriz, oiartzuarra da, lanbidez itzultzailea eta interpretea. Hauxe izan da haurrentzat idatzi duen lehen ipuina.

Saria irabazi duen lanari dagokionez, Lorerik Gorriena du izenburu, eta gaur emandako prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi duten moduan “Gutako bakoitzaren bizitzan Gertakari Handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo bertzeengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino kateatzen gaituzten galdetuz. Ipuin tradizionalen ildotik, Txano Gorritxoren alaba dugu ardatz eta protagonista, eta berak erabaki beharko du etxean geratu edo oihanean barneratu, historia errepikatu edo berritu, eta, jakina, oihanean basapiztia ezaguna dauka zain, lerde jario…”

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2020ko udazkenean.