Goiburuko tituloa
kartela_izena-eman_page-0001.jpg

Euskaraldiko izen-ematea aurrera doa

Euskaraldiak III. edizioa du aurten, eta gutxi falta da aurtengo ekitaldia abiatzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da, eta dagoeneko motorrak berotzen ari dira. Aurtengo edizioan, aurreko bietan bezala, norbanakoek ahobizi edo belarriprest izateko aukera izanen dute. Horretaz gain, entitateek ere izan dute parte hartzeko aukera, beren burua arigune izendatuz, 2020ko Euskaraldian egin zen moduan.

Etxepare_Saria_03_1.jpg

KIRATSA albuma, Etxepare Saria 2022

Aurtengo ekainaren 27an iragarri zen 2022ko Etxepare sariaren irabazlea Chundarata liburu dendan (Iruña). Eider Pérez Adeletxek eta Iban Illarramendik eskuratu zuten saria KIRATSA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du.

1653905195-Hizkuntzen-kale-neurketa-2021.jpg

Hizkuntzen kale erabileraren neurketa. Lekunberri 2021

Pasa den irailaren 28an aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak Lekunberriko kaleetan egindako neurketaren emaitzen txostena

Captura de Pantalla 2022-09-30 a las 10.17.50.png

Badator EUSKARALDIA!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Mintzakide.png

MINTZAKIDEn parte hartu nahi duzu?

Dagoeneko zabalik da Ultzama-Larraungo Mintzakiden izena emateko epea eta hemen egin dezakezu:

https://praktikatu.eus/blog/ultzamalarraun/

larraun@aek.eus

 

 

Hedabideetarako argazkia2022.jpeg

LARUNBLAIn izena emateko epea zabalik

Nafarroako beste hainbat herrietan bezala, Larraunen eta Lekunberrin burutzen den asteburuetako aisialdi jarduera honetan izena emateko epea irailaren 15etik 30era egonen da zabalik.

azala.png

“Eta eskolatik kanpo, zer?” Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuen kanpaina berria

Ekimen berri hau ikasturte hasierarekin batera dator, eta seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzten familiei zuzendua dago. Helburua da familia horiei oroitaraztea, haurrak euskarazko ereduan eskolatuak izanik ere, zeinen garrantzitsua den eremu horretatik kanpo euskarak presentzia izan dezan beren bizitzetan.

eusk.jpg

Nafarroako Gobernuak EUSKERA AHORA kanpaina aurkeztu du

Nafarroako Gobernuak, Toki entitateek eta Euskaltegiek helduek euskara ikastea sustatzeko "Euskera ahora" kanpaina iragarri dute. Kanpainaren helburua euskara ikastera animatzea da, batez ere gazteen artean, beren ikasketak bizipen eta aukera berriak eskaintzen dituen aukera erakargarri gisa aurkeztuz.