Goiburuko tituloa
OROKORRA2023_mugikorra1.jpg

LITERATURA GERALDIAK

Nafarroako ipar-mendebaldeko udalen euskara zerbitzuek, literaturzaletasuna sustatzeko asmoarekin, Literatur Geraldiak antolatu ditugu, aurten ere.

Irakurle taldeek aukera izanen dute hitzaldiak, solasaldiak edo lantegiak egiteko haiek aukeratu duten liburu baten inguruan. Nolanahi ere, hitzaldi, solasaldi edo lantegi horiek irekiak izanen dira nahi duen orok parte hartzeko. Geraldien egitaraua ikusgai duzue albiste honen gainean klikatuta. 

1676899641827270220_aurrematrikula_argazkia.jpg

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko kanpaina abiatuko dute Nafarroako hainbat eragile euskaltzalek

Aurrematrikulazio epea irekitzearekin batera, Zerotik aurrera aukeratu euskara! kanpaina jarriko dute martxan Nafarroan. Hala gurasoak bultzatu nahi dituzte beren haurrak euskarazko irakaskuntzan matrikulatzera. Kanpainarekin bat egin dute hainbat eragile euskaltzalek.

2023-02-20 | ARGIA

descarga.png

SORIONEKUAK IZATEKO TRESNA!

Esku artean duzun hau zure herrian, eskolan, auzoan, elkartean... sorionekuak dinamika lantzeko tresna da. Irakurri eta erabili nahi erara,

eta zabaldu lau haizetara!

EUSKARA IKASTEKO BEKEN DEIALDIA IREKITA

Ikasturte honetan (2022-2023) euskara ikasten ari direnendako dirulaguntza deialdia irekita dago, dirulaguntza aurreratua eskatu nahi duten ikasleak eskaerak eta dokumentazioa aurkezten hasteko.

LanMunduaMENDIALDEA-1.jpg

LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEKO EKIMENA

Nafarroako ipar-mendebaldeko Euskara zerbitzuek elkarlanean Enpresan Euskara Txertatzeko Eskuliburua zabalduko dute haien eskualdeetako enpresetan euskara lan munduan sustatzeak duen garrantziaz ohartarazteko eta horretarako dauden aukerak eta laguntzak jakinarazteko.

euskarabentura.jpg

2023ko EuskarAbentura espedizioan parte hartzeko epea zabalik dago

Aurtengo Euskarabenturan parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago abenduaren 1etik eta martxoaren 3ra arte. Horretarako, minutu bateko aurkezpen bideo labur bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte, azken hau hemen segidan ageri gai eta formatu bat aukeratuz.

Oinarriak 2023-1.jpg

ETXEPARE SARIAREN 2023KO EDIZIOA ABIAN

Etxepare Sariaren deialdia abian da aurtengo edizioa arautuko duten oinarriak argitaratuta. 

Etxepare Saria 2004. urtean sortu zen euskarazko literatura eta sormena bultzatzeko asmoz. Euskaraz sortutako hainbat lan saritu eta ezagutzera eman ditu, eta dagoeneko erreferentzia bihurtu da, urtero egiten duen deialdiari esker. Eider Perezek eta Iban Illarramendik eskuratu zuten aurreko edizioaren saria KIRATSA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik.

Saria 5.000 eurokoa izanen da, eta, urtero bezala, irabazleen lana Pamielak argitaratuko du album ilustratu bateran. Obrak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5ean, ostiralean, itxiko da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2023ko ekainaren 29a izanen da.

https://www.etxeparesaria.eus/oinarriak/