Goiburuko tituloa
Z32A29172-1536x1123.jpg

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezarri du udalerri euskaldunek ezin izanen dutela euskara hutsez jardun.

EAEko Udal Legearen 6. artikuluaren 2. atalaren kontra jo du “Toki-erakundeetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, erabakiak eta aktak euskaraz idatzi ahal” izatea eragozteko.  

20230626-salto22023-s.jpg

Giro ederrean eman diote hasiera Salto! udalekuari

UEMA 2023/06/27

​Atzo eman zioten hasiera udalerri euskaldunetako gazteen Salto! udalekuari. Uztailaren 4ra bitartean, Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Ohi bezala, udalerri euskaldunetako gazteak saretzea da helburua, euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzearekin batera.

Jantoki1-scaled_tokikom_700x700.jpg

PAIri mugak jartzeko eskatu die LABek gobernu berria osatuko duten alderdiei

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 15a, 13:17

Sindikatuak salatu duenez, hizkuntza programa bat dena hizkuntza eredu bihurtu nahi dute, onura pedagogikoak frogatu gabe eta D ereduaren aurka egiteko xedearekin.

20230612-osasuna-t.jpg

UEMAko udalerrietan hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta

 Bereziki aipatzekoa da pediatrian dagoen hutsunea: nahiz eta euskaraz jakiteko beharra ezarria daukaten postu gehienek, gaur egun horietako askotan daude euskaraz ez dakiten langileak.

Tailerrak.jpg

130 lagunek eman dute izena Leitzako haur txokoan eta tailerretan eta 87k Larraungo eta Lekunberriko Ludotekan

Aurten ere erabateko arrakasta izan du Leitzako Haur txokoan eta tailerretan izena emateko deialdiak. Izan ere, guztira 130 lagunek eman dute izena udako jarduera horretan. 36k Haur txokoan, eta 94k tailerretan. 2020an bertan behera gelditu zen jarduera, pandemia zela eta, eta geroztik egindakoen artean aurtengoa da haur kopuru handiena bildu duena.

Jarduera uztaileko lau asteetan zehar eginen da, goizero, hiru edo lau orduko txandatan. Batzuk 09:00etan hasten dira, gainerakoak 10:00etan, eta 13:00ak arte irauten du. Dindaia fundazioa arduratuko da kudeaketaz, eta urtero-urtero bertako begiraleak kontratatzen ditu horretarako. Astez asteko programazio dibertigarria eta dinamikoa osatzen dute, Haur txokoko haurrentzat alde batetik (Haur Hezkuntzakoak), eta Tailerretako haurrentzat bestetik (Lehen Hezkuntzakoak).

Jarduera Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak eta Leitzako Udalak antolatzen dute.

Larraunen eta Lekunberrin hirugarren urtea da Ludoteka antolatzen dela. Guztira 87 umek eman dute izena. Urtetik-urtera kopurua handituz doa, horrek esan nahi du jarduerak arrakasta handia duela eta haurrek gustura parte hartzen dutela. Ludotekak uda osoa hartzen du, astekako txandak dira, 4-5 ordukoak. Dindaia Fundazioa arduratuko da kudeaketaz eta bertako begiraleak kontratatuko ditu jarduera garatzeko.

Jarduera Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Larraungo udalak eta Lekunberriko Udalak antolatzen dute.

 

 

UDAKO TAILERRAK .jpg

Larraun-Lekunberri eta Leitzako udalekuetan izena emateko epea zabalik

Urtero antolatzen ohi ditu Nafarroako Iparraldeko Euskara Manomunitateak udako aisialdi jarduerak Larraun-Lekunberrin eta Leitzan, bertako udalekin, gizarte zerbitzuarekin eta Dindaiarekin elkarlanean. Aurten ere hala egin du eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Larraun-Lekunberriko jarduera Ibarberri ikastetxean eginen da, goizetan, eta 3 eta 12 urte bitartekoek parte har dezakete. Argibideak larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbidean edo 948504400 telefono zenbakian eskura daitezke. Izena ematea honako helbidean egin daiteke: https://www.dindaia.eus/izena-eman/herri-tailerrak/lekunberri

Leitzako jarduerak, berriz, Erleta eskolako eta Amazabal Institutuko egoitzetan eginen dira. Horiek ere goizez eginen dira eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Argibideak laga@iparmank.eus helbidean edo 948510814 telefono zenbakian eskura daitezke, eta izena ematea honako helbidean egin daiteke: https://www.iparmank.eus/eu/orria/izen-ematea-1/1

 

Sara.jpg

Herri Urratsek elkartasun uholdea behar du

Iparraldeko Ikastolen eguna ospatu zen atzo Senperen baina, ezaguna denez, ekaitzak eta eguraldi traketsak ospakizuna zapuztu zuen eta festa behar bezala gauzatzea zapuztu zuen. Galera, horrenbestez, handia izan da Seaskako ikastolentzat, eta horren odnorioz elkartasunerako dei ozena egin behar izan dute. Honela dio, hitzez hitz, Herri Urrstaden webgune ofizialean argitaratukako oharrak:

Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari. Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dugun, gaur bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaigu jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu. Honako hauek dira:


herriurrats.eus/denda web orrialdean sartuta eta materiala erosita.



Bizum bidez (Hego Euskal Herrian soilik). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean 'HERRI URRATS' idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.



Honako kontu korronte hauetan dirua sartuta:


-Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

-Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

-Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

-Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107


herriurrats.eus/laguntza atalean sartu eta PayPal sistema erabilita.


Zure laguntzari eskerrak zubiak eraikitzen jarraitu ahal izango dugu, eta jadanik eraikita dauden zubiak indartzen. Euskaraz bizitzen eta ikasten jarraitu nahi dugu, eta badakigu denon artean errealitate horretara iristea lortuko dugula. Ekaitzak ez ditzan Herri Urrats eta euskara Iparraldean ito, egin dezagun elkartasun uholdea! Aldez aurretik, eskerrik beroena euskal jendarteari, helarazitako elkartasun mezu guztiengatik. 

 

Senperen, 2023ko maiatzaren 14an