Datorren martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian. 100 udal izatera iritsiko da, eta behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldi handia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian. Udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko herri honek egin duen ahalegina ikusaraztea eta omentzea da ekitaldiaren helburua.
Nafarroako ipar-mendebaldeko udalen euskara zerbitzuek, literaturzaletasuna sustatzeko asmoarekin, Literatur Geraldiak antolatu ditugu, aurten ere.
Irakurle taldeek aukera izanen dute hitzaldiak, solasaldiak edo lantegiak egiteko haiek aukeratu duten liburu baten inguruan. Nolanahi ere, hitzaldi, solasaldi edo lantegi horiek irekiak izanen dira nahi duen orok parte hartzeko. Geraldien egitaraua ikusgai duzue albiste honen gainean klikatuta.
Aurrematrikulazio epea irekitzearekin batera, Zerotik aurrera aukeratu euskara! kanpaina jarriko dute martxan Nafarroan. Hala gurasoak bultzatu nahi dituzte beren haurrak euskarazko irakaskuntzan matrikulatzera. Kanpainarekin bat egin dute hainbat eragile euskaltzalek.
2023-02-20 | ARGIA
Esku artean duzun hau zure herrian, eskolan, auzoan, elkartean... sorionekuak dinamika lantzeko tresna da. Irakurri eta erabili nahi erara,
eta zabaldu lau haizetara!
Ikasturte honetan (2022-2023) euskara ikasten ari direnendako dirulaguntza deialdia irekita dago, dirulaguntza aurreratua eskatu nahi duten ikasleak eskaerak eta dokumentazioa aurkezten hasteko.
Nafarroako ipar-mendebaldeko Euskara zerbitzuek elkarlanean Enpresan Euskara Txertatzeko Eskuliburua zabalduko dute haien eskualdeetako enpresetan euskara lan munduan sustatzeak duen garrantziaz ohartarazteko eta horretarako dauden aukerak eta laguntzak jakinarazteko.
Aurtengo Euskarabenturan parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago abenduaren 1etik eta martxoaren 3ra arte. Horretarako, minutu bateko aurkezpen bideo labur bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte, azken hau hemen segidan ageri gai eta formatu bat aukeratuz.