Larraungo Euskara Batzordeak eta Araizko “Euskaraz bizi” taldeak Mikroipuinen lehiaketa antolatu dute Larraun eta Araitz bailaratan

Mikroipuin lehiaketan honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten guztiek parte har dezakete:

  • Bizitokia Larraun eta Araitz bailaratan dutenek (LHko 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara)
  • Ibarberri eta Araxes ikastetxeetan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (LHko 5 mailatik DBHko 2 mailara)
  • Amazabal institutuan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara)
  • Bizitokia Larraunen edo Araitzen duen 18 urtetik gorako edozeinek.

Mailak: Lehiaketan honako maila hauek bereiziko dira:

a) LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.

b) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.

d) DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.

e) Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena.

f) 18 urtetik gorakoena.

Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an bukatuko da. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean.

Lanak aurkezteko modua: bi modu izango dira lanak aurkezteko.

1- Goitizen batez izenpetu beharko dira lanak. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, e-posta, ikastetxea, maila eta adina). Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena eta maila. Euskara zerbitzuan aurkeztu beharko dira.

2-Goitizen batez izenpetu beharko dira lanak. Mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara: larbeleareuskaraz@iparmank.eus, eta datu hauek jarri beharko dira:

            Mezuaren izenburua: Mikroipuinak 2023

            Mezuaren edukia:   izen-abizenak, goitizena, helbidea, telefonoa, maila eta adina zehaztu beharko, eta artxibo erantsian,  mikroipuina, goitizenez sinatuta.

Sariak: 5 kategoriatako sari bana egonen da, Larraunen eta Araitzen.

> LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena : 40 euroko bono bat, materialetan ( margoak, koadernoak, liburuak, errotulagailuak, kalkulagailuak, CD-ak..…) gastatzeko Lanbroa liburu dendan.

> DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena : 40 euroko bono bat, materialetan ( margoak, koadernoak, liburuak, errotulagailuak, kalkulagailuak, CD-ak..…) gastatzeko Lanbroa liburu dendan.

> DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena : 40 euroko bono bat, materialetan ( margoak, koadernoak, liburuak, errotulagailuak, kalkulagailuak, CD-ak….) gastatzeko Lanbroa liburu dendan.

> Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena : 40 euroko bono bat, materialetan ( margoak, koadernoak, liburuak, errotulagailuak, kalkulagailuak, CD-ak..) gastatzeko Lanbroa liburu dendan.

> 18 urtetik gorakoena: 100 euroko bono bat, materialetan gastatzeko Lanbroa liburu dendan.

Informazio gehiago Araitz-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Euskara Zerbitzuan: larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948 504400