Leitzako alkateak, Erleta eskolako zuzendariak eta UEMAko teknikariak azaldu dute "Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina nola eta zergatik landu den Leitzan.
Neska-mutiko arrazalizatuei askotan gaztelaniaz hitz egiteko joera izaten da, baina horiek ere euskaldunak direla adierazi nahi du kanpainak, haur eta gazte horiek bertan bizi eta hezi direlako eta euskaraz bizi direlako, Haider, Randy eta Miruna bezalaxe, Pakistanen edo Errumanian jaio arren Leitzan bizi baitira.
Leitzako Udaletxean egindako prentsaurrekoan Dabid Anaut alkateak, Ainhoa Belauntzaran eskolako zuzendariak eta Eneritz Maiz Uemako teknikariak garbi azaldu zuten azalaren kolorea askotarikoa izan arren hiztun horiek ere euskaldunak direla eta euskaraz hitz egin behar diegula, aurreiritziak alde batera utziz.
Hemen agerraldiko BIDEOA erran.eus agerkarian argitaratua.