Dagoeneko hainbat herritan autobusak antolatzen hasi dira euskalgintzak deitutako manifestaziora joateko, eta horretan ari da Leitzako Tximutxe Euskara Taldea ere.
Azkenaldian areagotu egin dira euskararen aurkako erasoak, normalizazioaren kontrako sententzia berriak jasoz. Oldarraldi judizial horri erantzuteko euskalgintzak manifestazioa deitu du azaroaren 4rako, Bilbon. Dagoeneko hainbat herritan autobusak antolatzen hasi dira bertara joateko, eta horretan ari da Leitzako Tximutxe Euskara Taldea ere. Leitzarrei eta inguruko herritarrei aukera eman nahi die Bilbora autobusez joateko. Horretarako izena eman behar da urriaren 31rako.
Autobusean joan nahi duenak eman izena bi bide hautakoren baten bidez:
- MAIMUR liburudendan
- Whatsappa bidaliz zenbaki honetara: 665 73 44 02
- Prezioa: 13 euro
- EPEA: urriak 31