2023ko irailak 1 – Pantailak euskarazen prentsa oharra.
Gainontzeko erakundeak ere ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia handitzeko eta euskaldunon hizkuntz-eskubideak bermatzeko pausoak ematera gonbidatu nahi ditu Pantailak Euskarazek
2021-2022 ikasturteko euskara ikastaroak diruz lagunduko ditu Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak. Horretarako dirulaguntza eskaera aurkeztu beharko dute ikasleek irailaren 15a baino lehen.
Euskarak, hizkuntza gutxitua izaki, bultzada handia behar du. Euskara normalizatzeko errezetak osagai ugari dauzka, eta horietako bat dira udalerri euskaldunak. 190 inguru gora dira Euskal Herrian udalerri euskalduntzat jo litezkeen herriak, eta horietako asko UEMAn sartuta daude. alegia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean. Tartean, gure eskualdeko Mankomunitateko 6 udalerri: Araitz, Areso, Basaburua, Goizueta, Larraun eta Leitza.
(irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen izenburuan)
Euskararen erabilerak, oro har, muga handiak izaten ditu esparru sozio-ekonomikoan. Eta horregatik, hain zuzen ere, ezinbestekoa da euskara lan mundura ere hedatzea. Izan ere, lan munduan ematen dute heldu askok beren denboraren zati handi bat eta eragin handia dauka hizkuntzaren erabileran eta, oro har, hizkuntzaren osasunean.
Errealitate hori ikusita, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Nafarroako mendialdeko gainerako euskara zerbitzuekin batera (Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitatea), era guztietako enpresei proposatu nahi diete euskararen aldeko urratsak eman ditzatela. Eta bide horretan laguntzeko, hain zuzen ere, eskuliburu bat prestatu eta zabaldu du hainbat eragileren artean.
(irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen izenburuan)
Hala adierazi du 2021ean Soziolinguistika Klusterrak egindako kale erabileraren neurketak.
Argazkian ageri direnak, hain zuen ere, gure eskualdeko udal ordezkariak dira, kilometroaren lekukoa hartuta Korrikari eta euskarari atxikimendua adieraztera bertaratu zirenak.
Ireki da Nafarroan, dagoeneko, errenta aitorpena egiteko kanpaina. Apirilaren 7tik ekainaren 24a bitartean izanen dute Nafarroako herritarrek aitorpena egiteko epea eta, aurreko urteotan bezala, aurten ere UEMAk horrekin lotutako kanpaina abiatu du.
(irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen izenburuan)
Iaz izandako gorabehera tekniko batzuen ondoren webgunea eguneratu beharraz jabetu zen Mankomunitatea. Alderdi teknikoari dagokionez, baita edukiei dagokionez ere. Beraz, webgunea bera berritu egin da, azalean (itxuran) eta mamian.