EGUNEKO EMAITZA ETA SAILKAPEN OROKORRA
http://www.iparmank.eus/euskara/argitalpenak/leitzaketa-40-emaitza
COVID-19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, haurrentzako album ilustratuak sortzeko aurtengo Etxepare Sarian lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute saria antolatzen duten Nafarroako 22 toki- entitatek: maiatzaren 22a arte zabaldu da epea.
Bestalde, ondoko e- posta erabili daiteke sariarekin zerikusia duen edozein argibide jaso nahi izanez gero: info@etxeparesaria.eus
Etxean egon beharra suertatu den garai honetan, Euskaraldiak “Etxealditik Euskaraldira” izeneko ekimena jarri du abian. Nolabait esateko, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra eginen den Euskaraldiaren bigarren ediziorako “beroketa eta entrenamendua”.
Izan ere, etxean egon beharra daukagun garai honetan, une egokia izan daiteke etxean egiten den euskararen erabileraz gogoeta egiteko eta, bide batez, euskaraz egiteko ohitura indartzeko eta sendotzeko. Eta, jakina, etxean gaztelaniaz egiteko ohitura duenak, ohitura hori euskararen alde aldatzeko.
Irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen tituluan
Kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean
Iturria: uema.eus
Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dute UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.
Aurten egin behar zen, apirilean hain zuzen ere, Kale edo Bale. Balikebale! lehiaketa, Leitzako Herri Areto berrian. Hasiera batean apirilaren 3an egitekoa zen, eta hala iragarri zen, baina aretoaren egokitzeko lanetan eta ekipamenduan gerta litezkeen arazoak saihesteko eta ziurtasun eta berme osoz jokatzeko, data aldatu eta apirilaren 24a hautatu zen lehiaketa egiteko.
Horren ondoren etorri da COVID-19ak sortutako egoera eta, horrek, ezinbestean, eta alerta egoeran eta itxialdian gaudenez, egun horretan ere ekitaldia bertan behera uztera behartu ditu antolatzaileak.
Krisialdi honen bukaera zehazki noiz eta nola gertatuko den eta utziko dituen ondorioak zein izanen diren ziurtasunez jakiterik ez dagoenez, antolatzaileek ezin dute, une honetan, ekitaldia egiteko datarik zehaztu. Argi daukate egin eginen dela, prestaketa oso aurreratua dago, baina horrelako ekitaldiak egiteko baldintzak zein izanen diren jakin arte, eta Herri Aretoa bera noiz egonen den erabat hornitua eta prestatua jakin arte, ezin izanen da zehaztu.
Kale edo Bale, Balikebale! lehiaketa, nolanahi ere, eta esan bezala, dagoeneko oso aurreratua eta prestatuta dago eta, epe laburrean ez bada ere, egin eginen da eta ziur aurreko edizioetan izan duen arrakasta berdina izanen duela.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) jakinarazi duenez, 2020. urteko Udalerri Euskaldunen Eguna bertan behera gelditu da. Aurten Seguran ospatu behar zen, maiatzaren 30ean, baina COVID-19 gaitzak sortutako egoerak ekitaldia atzeratu beharra eragin du, data horretan jendea elkartzkeo aukerarik izanen ote den ez dagoelako jakiterik.
Erabakia Segurako Udalak eta bertako eragileek eta elkarteek hartu dute. Azken aldian Udalerri Euskaldunen Eguna bi urtetik behin egiten da eta, berez, hurrengoa 2022. urtean izanen litzateke, baina aurten eginen ez denez, hurrengoa 2021. urtean eginen da, aurtengoa urtebetez atzeratuta.
Asteotan bizitzen ari garen itxialdiaren aurrean, euskara zerbitzuak eta Balikebale lehiaketako antolatzaileek Leitzaketa 4.0 jokoa antolatu eta abian jarri dute. Ekimenak oso erantzun ona jaso du eta, batez beste, 155 lagun ari dira egunero-egunero joakoan parte hartzen.
Ordu berean galdera berdinak erantzuten dituzte jokoan parte hartzen dutenek, eta eguneko sailkapenaz gainera sailkapen orokor bat ere osatzen ari da, jokalari guztien erantzun kopurua eta erabilitako denbora jasotzen duena.
Garrantzitsuena, jakina, lehia baino gehiago, jokoa elkarrekin egitea da, tarte atsegin bat izatea eta, bide batez, herriari buruzko ezagutzea zabaltzea eta indartzea.
155 lagun ari dira, esan bezala, astelehenetik ostiralera, 20:15ean, eta horrek erakusten du herrian sortzen eta egiten diren ekimenekiko eta ideiekiko interes handia dagoela Leitzan.
Iturria: www.uema.eus
Datozen egunetan etxean egotea dagokigu, koronabirus familiako Covid-19 birusak eragindako ezohiko egoera dela eta. Etxeko egonaldia arintzeko, UEMAk, bertako kide diren udalekin elkarlanean, euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat. Eduki hauek ez dira UEMAk eta udalek sortutakoak, euskarazko hainbat webgune eta kanaletatik jasotakoak baizik. Kasu guztietan, jatorrizko sortzailearen helbidera bideratu dugu esteka.
Gida honen PDF bertsioa: Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda. (2020-03-16an eguneratua).
* Albistearen izenburuan klikatu eta segi irkaurtzen, baliabideak banan-banan ikusteko