112 sormen lan aurkeztu dira euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako lehiaketaren bigarren deialdian. Leitzako Amazabal institutuko 2 lan finalera iritsi dira. Irabazi ez duten arren pozik egindako lanarekin eta finalerako aukeratuak izan zirelako.

"Arnasa gara" euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokion aitzortza  egitea helburu duen ekimena da. Honen baitan antolatzen da "Arnasetik" bideosormen lehiaketa hau.

Lehiaketaren bidez arnasguneetako ikasleek euskarazko sormena lantzea eta hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea izan da helburua.

Adinaren araberako hiru kategoriatan banatu dira sariak, eta publikoaren saria Doneztebeko gazteek irabazi dute. HAuxe da lana:

Leitzako Amazabal BHIko ikasleek ere hainbat lan aurkeztu dituzte eta finalista iritsi dira honako bi lanak:

  • Gaur egungo gazte hok.
    Egileak: Intzara Gurrutxaga, June Otermin, Maddi Astibia eta Sara Caballero

    Areso-Leitza (Amazabal Institutua)
     
  • Esamoldek, aspaldiko gurek.
    Egileak: Anne Zubiri, Mara Lizarraga eta Naiara Juanikorena
    Leitza (Amazabal Institutua)

Sari banaketa ekitaldi jendetsua izan zen, Zarauzko Modelo aretoan. UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako Arnasa Gara ekimenaren barnean antolatu da beste behin Arnasetik lehiaketa.

SARI BANAKETA EKIALDIAREN BIDEOA

Informazio osoa UEMAren atarian.