Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIO NAZIONALA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. 

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak: Uliazpi, Laudio, Barakaldo, Irun, Uharte, Erandio, Berriozar, Atarrabia, Orkoien... Azkena, Udal Legearen eta dekretuaren aurkakoak. Eta epe laburrean are gehiago espero ditugu. (Ikusi hemen albiste guztiak) 

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: Oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan. 

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei deia egiten diegu oldarraldiaren aurrean euskararekin eta euskaraz bat egitera. 

Tokian toki eta sektorez sektore manifestazioaren zabalpena egiteko deia ere egiten dugu azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko. 

Guztion indarra beharko dugu herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa emateko. Denon artean egingo dugu!