Udako kanpaina izaten da eta aurten ere zabaldu ditugu eskuorriak, hiztegitxoak eta mahai-gainekoak, gure herrietako jatetxe eta landetxeetan. Oporretan gure lurraldera etorri diren turistei Ongi etorri euskararen herrira! esan nahi diegu kanpaina honekin.

BERTATIK BERTARA, gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa.
UEMAko kide diren Euskal herriko 111 herrietako jatetxe eta tabernetan, tartean gure eskualdekoetan, ikusiko dugun irudia eta leloa da hori.

UEMAk eta herrietako udalek elkarlanean lantzen duten kanpaina da, eta helburu nagusia gure herria eta gure hizkuntza ezagutaraztea da, eta hemen euskara bizi-bizirik dagoela, erakustea. Horrekin batera, bertako merkatari, ostalari zein herritarrei euskarak duen garrantzia ikusarazi nahi die kanpaina honek.

Horretarako, mahai-gainekoak banatu ditugu turista eta bisitariak jatera datozenean, eta mahaian eserita dauden bitartean, mahai-gainekoari esker gure hizkuntzaren berri izan dezaten. Bertan agertzen den euskarazko hiztegi labur bat beste 5 hizkuntzetara itzulia dago: gaztelerara, katalanerara, galizierara, frantsesera eta ingelesera. 

Eskertuko dugu bisitariek hitzen bat edo beste ikasi eta erabiliko badute!