Goiburuko tituloa
Elaide Karratua 6.jpg

Elaide.eus webgunea euskararen bidean aurrera egiteko

Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke.

bardenas-reales-3_tokikom_700x700.jpg

Hogei kilometroko lasterketa egingo dute Bardeetan zehar euskararen alde

Euskalerria Irratia 2023/8/11

20 eta 7,8 km-ko "Santxikorrota" izeneko proba antolatu du Agerraldiak datorren urriaren 1ean, Arguedasko erdigunean amaituko dena.

p030_f01.jpg

Egunak hobeak baitira... Euskarabenturan

Imanol Magro Eizmendi (BERRIA) 2023/8/1

31 eguneko eta 450 kilometroko ibilbidearen ondoren, Euskarabenturaren bosgarren ekitaldiak Getxoko kaleetan barrena eman ditu azken pausoak. Besarkada, abesti eta malko eguna izan da 'jzioquitarrentzat', eta antolatzaileek gogoratu diete ez dela amaiera bat, «bide berri baten hasiera baizik».

20230720-zinuema-balorazioa-m.jpg

Milioi bat euro behar da urte osoan astero estreinaldietan oinarritutako euskarazko zinema eskaintza bermatzeko

UEMA 2023/7/20

​Zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, Zinuema egitasmoa sortu zuen UEMAk azaroan, Tinko Filmeak-ekin elkarlanean. Euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua izan zen ekimenaren oinarria, eta eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua izateko asmoz abiarazi zuten lehendabizi UEMAko lau udalerritan: Igorren, Etxarri-Aranatzen, Azpeitian eta Ataunen. Askotariko film eta dokumentalak eman zituzten lau herriotan, azarotik martxora bitartean. Behin esperientzia pilotuaren datuak aztertuta eta balorazioa eginda, hurrengo urratsak iragarri ditu orain UEMAk, ekimena udalerri gehiagotara zabaltzeko. Guztira, lau herrietan 2.123 ikusle izan ditu Zinuemak, harrera ona izan du herrietan, eta aurrera egiteko zenbakiak ere ezagutarazi dituzte antolatzaileek: milioi bat euro behar da urte osoan astero estreinaldietan oinarritutako euskarazko zinema eskaintza bermatzeko.

Webgunerako_txiki.jpg

Testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan

Elhuyar 2023/7/19


6 hizkuntzatako ahots automatikoak erabiltzeko aukera ematen du orain Elhuyarrek: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. 
ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean testu-kutxa txertatu da edozein eduki ahots bihurtzeko: testua kutxan idatzi, hizkuntza hautatu eta edukia entzun.

Salto2023-600x338.jpg

Aurtengo Salto! udalekuaren balorazio “oso positiboa” egin du UEMAk

UEMA 2023/7/13

Hamar egunez Orozkotik Dimarako bidea egin ondoren, pasa den asteartean amaitu zen 120 gazte bildu dituen ekimena, eta gustura itzuli dira gazteak udalekutik, lagun, herri eta kontu berriak ezagutu ondoren. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da UEMAk antolatu ohi duen udalekuaren helburua.

Ehiztegia.jpg

‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 646 forma gehitu dira eta 1.130 moldatu

 

Azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk: joño, kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, mikromatxismo, euskara gaizto, dudan egon, egia berdadero, pott eman, pott egin, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko, afariketan...

84297zaraaa.jpg

Auzitegi Kostituzionalaren erabakia "oso larritzat" jo dute euskara eragileek

Elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Arrasaten, Mutrikun eta Zarautzen. Hautetsiek eta euskalgintzako eragileek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako Bilbon, auzitegien atarian.