Leitzako Udako Tailerrak eta Haur Txokoa bukatzen ari dira, hauxe dute azkeneko astea.
Lekunberriko Ludotekak, berriz, bide erdia egin du, eta beste hilabete bat falta zaio oraindik, abuztuaren 30 arte eskainiko baita.
Aurtengo aisialdia ere arrakastatsua izaten ari da, bai Leitzan baita Lekunberrin ere, izen-emate kopuruari begiratu besterik ez dago! Guztira 224 neska-mutiko dabiltza eskualdeko aisialdi eskaintzan.
- Leitzan 138 haur ari dira parte hartzen Udako tailer eta haur txokoan.
- Leitzan aste honetan bukatuko dute, uztailaren 26an. Azkeneko egunak dituzte eta aste osoa aprobetxatuko dute, baita uztailaren 25a ere! Jai eguna den arren Tailerrak eta Haur Txokoa eskainiko da ostegunean ere.
- Leitzan aste honetan bukatuko dute, uztailaren 26an. Azkeneko egunak dituzte eta aste osoa aprobetxatuko dute, baita uztailaren 25a ere! Jai eguna den arren Tailerrak eta Haur Txokoa eskainiko da ostegunean ere.
- Araitzen 30 ume dabiltza
- Araitzen heldu den astea dute azkena.
- Araitzen heldu den astea dute azkena.
- Lekunberrin orain arte 56 haurrek eman zute izena, baina kopuru handiagoa izan daiteke, oraindik jarduera eskaintzen segituko baitute.
- Abuztuaren 30 arte izanen da Ludotekan aritzeko aukera. Eta oraindik badira plaza libreak abuztuko bigarren hamabostaldirako. Izena eman nahi duenak aste honetan egin behar du. Bi txandetan dago tokia: abuztuaren 19ko asterako eta 26ko asterako.
IZENA EMATEKO sartu hemen , eta bete orria zuen datuekin. |