Aurten ere iritsi da UDAKO TAILERREN, LUDOTEKAREN eta HAUR TXOKOAREN garaia. Aisialdi jarduera hauei esker herriko neska-mutikoek goiz atseginak eta dibertigarriak pasatuko dituzte, betiere, euskaraz, lagunartean eta giro onean.
Urtero antolatzen ditu Nafarroako Iparraldeko Euskara Manomunitateak udako aisialdi jarduerak Leitzan, baita Araitz-Betelun eta Larraun-Lekunberrin ere, bertako udalekin, gizarte zerbitzuarekin eta Dindaiarekin elkarlanean. Aurten ere hala egin du eta Leitzaren kasuan dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Gaur hasi eta astebeteko epea izanen da horretarako, alegia, hilaren 17tik 24ra bitartean. Araitz-Betelun maiatzaren 20an, eta Larraun-Lekunberrin maiatzaren 23an irekiko da izen-ematea eta ekainaren hasiera arte luzatuko da.
Leitzako jarduerak bi egoitza ezberdinetan eginen dira: LHko neska-mutikoak Erleta eskolako jangelan bilduko dira eta HHkoak, berriz, Amazabal Institutuko Agrikolan. Beti bezala, goizez eginen dira (09:00etan edo 10:00etan hasita 13:00ak arte) eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Argibideak laga@iparmank.eus helbidean edo 948510814 telefono zenbakian eskura daitezke, eta izena emateko epea itxi da.
Ordainketa Laboral Kutxan: ES45 3035 0118 89 1180008510
Araizko jardueraak Beteluko udaletxean burutuko dira. Goizeko ordutegia izanen dute eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Larraun-Lekunberriko Ludoteka Ibarberri Ikastetxean burutuko da. Ordutegia: goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta goizeko 08:00etatik 09:00etara zaintza ordua egonen da. Argibideak: larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbidean edo 948504400 telefono zebakian eskura daitezke.