17. logelan sartu eta ateratzea lortuko duzula uste al duzu?

Logelan izanen dituzun galderak erantzuteko eta pistak asmatzeko gai baldin bazara... IHES-GELA zuretzako aproposa da!!

 

Asteburuan IHES-GELAren kamioi gorri-beltza Leitzako plazara iritsiko da. Ekainaren 14tik 16ra arte egonen da, ostiralean arratsaldean eta larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez.  

Euskaraz sortutako jolasa da, scape-room gisakoa, eta aisialdian euskaraz gozatzea da helburua. Horretarako formatu erakargarri bat sortu dute, herriz herri ibiliko den ihes-gela hauxe, Euskal Herrian barrena dabilena. Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan heldu da, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatuta.

Joan den asteburuan Goizuetan egon zen eta esperientzia bikaina izan dutela adierazi dute parte hartzaileek eta oso gustura ibili direla. Arrakastatsua izan da, oso, txanda guziak bete baitziren! Orain Leitzak du aukera.

Parte hartzeko ordua erreserbatzea komeni da, horretarako sartu esteka honetan: https://ihes-gela.eus/ihes-gela#erreserba-egin

 

Informazio praktikoa

Parte-hartzaile kopurua

Gehienez, 5 lagunek parte hartu dezakete saio bakoitzean, espazioari eta  jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko

 

Baldintzak

16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork, mugarik gabe parte hartu dezake ihes-gelan. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

 

Iraupena

Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena du. Denbora tarte horretan ihes-gelatik irtetea lortu ezean, amaitutzat emanen da jokoa.