Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!

AEK eta IKA Euskaltegiek datorren ikasturterako abiatu duten aurrematrikula kanpaina ekainaren 28an amaituko da.

 

Izena hilabete honetan ematen baduzu, hainbat abantaila izango dituzu:

LARRAUNGO AEK EUSKALTEGIAN:
- Ikasturte honetako prezioa mantenduko zaizu
- Ordainketa malguagoa, ohiko ordainketa-epeei beste epe bat gehituta
- Lehentasuna izanen duzu taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa, aurrematrikula egiteko momentuan):
· 100 euro
Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen % 100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero.
Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izena emateko epea:
ekainaren 28ra arte
www.aek.eus webgunean eta
Larraungo AEK Euskaltegian: larraun@aek.eus edo 948604704

LEITZALDEKO IKA EUSKALTEGIAN:

- Ordutegia aukeratzeko lehentasuna
- Ordaintzeko malgutasuna

Izena emateko epea:
ekainaren 28ra arte

Leitzaldeko IKA Euskaltegian: 948610776 edo leitza@ika.eus