EAEko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua atzo zen aurkeztekoa, baina azken orduko gertakari batengatik atzeratu da.

Hala ere, hari buruzko balorazioak bolo-bolo ari dira, dagoeneko, hedabideetan. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluak argi baino itzal gehiago ikusten du testu berrian; izan ere, haien esanetan, nabarmen aldatu da hasiera batean prestatu zen testua oraingoarekin alderatuta.

Hona hemen Euskalgintzaren Kontseiluaren balorazioa, hitzez hitz:

https://kontseilua.eus/administrazioa/dekretuaren-balorazioa-2024/