Etxepare saria Nafarroako 22 entitatek haien euskara zerbitzuen bidez antolatzen duten literatura saria da. Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin jaio zen, eta gaur egun kulturak duen funtzio linguistikoan sakontzea ere helburu du. 2004an bide honi ekinez geroztik, 16 izan dira saritu eta argitaratu diren album ilustratuak.

Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. 

Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bidez aurkeztu daitezke, 2024ko maiatzaren 10a arte.