https://www.arnasagara.eus/arnasetik-bideosormen-lehiaketa/
https://www.arnasagara.eus/arnasetik-bideosormen-lehiaketa/
LH5-DBH4 Bitarteko Gaztea Zara?
Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da… lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…
Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).
2022an 99 sormen lan jaso ziren: LH 5-6 mailatako 40 lan; DBH 1-2koak 52; eta DBH 3-4ko 7 lan.
SARIAK
2.000 euro egongo dira 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.
- LH 5-6 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- DBH 1-2 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- DBH 3-4 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- Publikoaren saria (500 euroko sari baliokidea).
500 euroko sari baliokide bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokan edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.
2023ko urriaren 1ean zabalduko da lanak bidaltzeko epea eta parte hartzeko azken eguna urriaren 24a izango da.