Egitasmoaren xedea makinei euskaraz irakastea da, adimen artifizialak euskaraz egin dezan. Helburua da milaka ahots/hiztun lortzea, Common Voice-Gaitu webgunean (https://gaitu.eus/) esaldi jakin batzuk euskaraz esan eta grabatu ditzaten eta beste hiztun batzuek grabatutakoa ontzat eman dezaten. Horrela, ahots-sintesiaren teknologian diharduten enpresek euskarazko tresnak eta aplikazioak garatu ahal izango dituzte. Ekimen irekia da, irabazi-asmorik gabea eta kolaboratiboa.

Hala bada, interes orokorra duen ekimena da eta herritarren parte-hartzearen bidez baizik gauzatu ezin dena.

GAITU PROIEKTUA

Adimen artificiala euskaraz egin dezan

Beste erronka bat dugu euskaldunok: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi behar diegu.

Hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan, eta euskara guk euskaldunok sartu behar dugu mundu digitalean.

Horretarako milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Common voice euskaraz

Ekimen irekia da, irabazi asmorik gabea, kolaboratiboa eta orain masiboa bihurtu nahi dugu. 

Auzolanean egingo dugu

Elkarlana sustatzen ari gara, proiektuan eragile asko inplika daitezen. Erakunde handiak zein txikiak, pribatuak zein publikoak, azken finean, gizarte osoa. Lagundu iezaguzu eragile eta herritar euskaldunek proiektu honetan parte har dezaten. Eta guztion artean sortuko dugun ahotsen datu-basea gero teknologia enpresa guztiek erabili ahal izango dute.

Zure ahotsa garrantzitsua da

Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu, milaka: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai, jakina. 

Horretarako sartu  hona, mesedez:  gaitu.eus

Eta grabatu 30-300 esaldi bitartean. Oso erraza da.

Guztion artean ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.