Neska-mutikoek hamaika aukera dituzte udan aisialdiaz gozatzeko, baita udaleku itxietan parte hartzeko ere. Udaleku itxietan neska-mutikoek 7-10 egun pasatzen dituzten etxetik kanpo, 24 orduz lagun berriekin esperientziak partekatzen, haientzat berria den inguru batean. Oso esperientzia aberasgarria izaten da

Hori guzia euskaraz egiteko hamaika aukera dituzte, eta Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek aukera horiekin bilduma osatu dute:

Udalekuak LH 2023

Udalekuak DBH 2023

Horrez gain, udalekuei buruzko informazioa aldatzen doanez, informazio eguneratua hemen topatuko duzue.

Garrantzitsua da neska-mutikoei horrelako esperientziak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea, opor giroan, jarduera atseginak eginez, etxetik kanpo, lagunartean, euskalki ezberdinetan aritzen diren neska-mutikoak ezagutuz, eskolatik kanpo euskararen erregistro informalagoa landuz, etab.

Beraz, anima zaitezte zuek eta anima itzazue seme-alabak udalekuetan parte hartzera!