Nafarroako ipar-mendebaldeko udalen euskara zerbitzuek, literaturzaletasuna sustatzeko asmoarekin antolatutako Literatura Geraldien zikloan, bi saio izanen ditugu, aste honetan, gure eskualdean.

Egitasmo honen helburua euskara irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, bai eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Bidenabar, Literatura-geraldien bidez, esperientzia literarioak konpartitu eta liburutegi publikoen erabilera bultzatu nahi da.

Gurean, bi saio izanen ditugu aste honetan:

* Idazketa tailerra, Yolanda Arrieta idazlearekin. Apirilaren 19an, arratsaldeko 18:30ean, Leitzako liburutegian. Parte hartzeko izena eman Euskara Zerbitzuan: laga@iparmank.eus / 948510814

* Solasaldia, Nerea Ibarzabal idazlearekin: "Bar Gloria" liburua. Apirilaren 20ean, arratsaldeko 18:30ean, Lekunberriko liburutegian. Parte hartzeko izena eman Euskara Zerbitzuan: larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948504400

Beste bi saio izanen ditugu hurrengo asteotan:

* Hitzaldia: Egoerak eta liburuak, Joseba Sarrionaindia idazlearekin. Apirilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, Larraintzarko liburutegian.

* Solasaldia, Nerea Ibarzabal idazlearekin: "Bar Gloria" liburua. Maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Etxalekuko udaletxean.