Bertsio honek Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak txertatuak ditu euskarazko zuzentzaile ortografikoaren datu-basean, eta erregela gramatikalak berrituak, Microsoft Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak proposamen ortografiko, lexiko eta gramatikal aurreratuak egin ditzan.
Hizlaria eta dinamizatzailea: Iñaki Eizmendi. Gurasoentzako euskarazko hitzaldia.
Gure seme-alabak eleanitzak izango dira. Gizarte eleanitz batean bizi gara eta etorkizunean ere horrela izango da.
Seme-alabei bide horretan lagundu behar genieke. Baina, era berean, euskararekin duten harremana eta euskararekiko jarrerak ere landu behar genituzke. Saio honetan, modu atsegin eta arinean, gai hauen
inguruan hitz egingo da.
ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA LEHENDAKARI BERRIA DU UEMAk URRIAREN HASIERAZ GEROZTIK
Datorren ostiralean, urriak 23, Euskaraz Bizi Nahi Dut jaia ospatuko da Lekunberrin. 16:45etik aurrera izen-ematea (ez da nahitaezkoa) eta kamiseta salmenta izanen dira. Izen-ematearekin batera diploma bat eta zozketa zenbaki bat emanen da.
17:15ean euszunba saio herrikoia izanen dugu, gehiegi nekatu gabe baina kirol pixka bat egiteko, eta ondotik argazki herrikoia, txokolate beroa (haurrek lehentasun) eta zozketa mundiala izanen dugu.
Jarduera osoa, txiki zein handiei bideratuta, Lekunberriko Ibarberri eskolako jolastokian eginen da.
Aurten ere Larraun eta Ultzama aldeko Euskara zerbitzuek Elizondoko Nafarroa Oineza joateko autobusa antolatu dute.
"Aurten ezustekoa eman nahi izan diet nire auzoko dendariari, semeari, lankideari eta antzerki taldeko lagunei. Azken finean, nire jendeari. Ia dena erdaraz egiten dut haiekin, baina Kristinaren eta entzungailu baten laguntzarekin euskaraz egin ahal izan diet, eta ezkutuko kamerarekin jaso dugu dena.
Jakin nahi nuen nola sentituko ziren euskaraz egiteko ahalegina egiten banuen. Zer erantzun jasoko nuen lagun erdaldunak haien hizkuntzan egitean, euskaraz egitean. Denak harritu egin dira bai, baina gustura ere hartu dute.
Unairi hasieran arraro egin zaio baina aldi berean gustatu zaio ama euskaraz entzutea; Josebari oso atsegina egin zaio tailerreko lankidearekin euskaraz egin ahal izatea; Avelinak, auzoko dendariak, berarekin beti euskaraz egiteko aukera eskaini dit; antzerki taldeko lagunak harro azaldu dira nirekin eta baita egindako ahaleginarekin ere. Denek aipatu dute euskararekin hobeki izan dela eta prest azaldu dira nirekin euskaraz jarraitzeko.
Bideoa egitea gogorra baina aldi berean oso polita egin zait. Euskaraz ongi egin ez arren, akats askorekin, lagunei haien hizkuntzan egiteak giro berezia sortu du, esker on handia erakutsi didate ahaleginarengatik. Ez dakit bideo honekin matrikulazio kanpaina bultzatuko dugun ala ez, baina niri euskara berreskuratzeko balio izan dit, ordutik hona gehiago erabiltzen ari naiz."
Vega.
Euskararen arnasguneak, NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ? UEMAren mezua herritarrengan zabaltzea da erakusketaren helburua eta horretarako ahalegin berezia egin da mezu ulerterrazak sortzen.
Irailaren 28tik urriaren 9ra bitarte, Lekunberriko Plazaola Kiroldegian
http://www.uema.eus/2015/09/16/amezketa-eta-gaintzako-udalen-aldeko-epaia-aktak-euskara-hutsean-bidaltzeagatik
Udalek euskara hutsean aritzeko eskubidea dutela nabarmendu du epaiak, eta abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ere ordaintzera zigortu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza