Iristear da aurtengo BALIKEBALE! Azaroaren 19an izanen da lehiaketa Leitzako zinean, iluntzeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude Maimur eta Astitz liburudendetan, eta Torrea eta Peritza tabernetan. 6€ balio dute eta 14 urtetik gorakoentzat da ikuskizuna. Gazteagoek ezin dute sartu lehiaketa ikustera. Zineko atea 18:40an irekiko da.

Aurten parte hartuko duten 4 taldeen argazkiak dituzue kartelean, honakoak dira lehian ariko diren herritarrak: Arantxa Agirre, Irune Alkorta eta Maialen Gonzalez batetik, Markel Barriola, Manex Moreno eta Martxel Intsausti bestetik, Mari Jose Larrea, Pakitto Sagastibeltza eta Oihana Saenz, eta laugarren taldea Eneritz Astibia, Jokin Sagastibeltza eta Saioa Sagastibeltza.

Aldez aurretik salduko dira sarrerak, egunean bertan ez da leihatilean erosteko modurik izanen, Beraz animatu eta eskuratu lehenbailehen sarrerak!!