Pulunpe hilabetekariaren 154. zenbakia banatu da Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Atetz, Anue eta Lanzko etxe guztietan. Online ere ikusgai dago Ametza Kultur elkartearen web orrian, eta, beraz, munduko edozein lekutatik ikusteko moduan. Gure eskualdeko albisteen berri izateko modurk onena.
Isaak Martinez Ortizen eta Liebana Goñi Yarnozen Zerua gris dago albumak irabazi du 2016 Etxepare saria, 5.000 euro, egile eskubideen aurrerapen moduan. Udazkenean Pamielak argitaratuko du.
BERRIA (2016/06/24) http://www.berria.eus/paperekoa/2470/011/001/2016-06-24/legezko_jo_dute_ultzamako_udal_langileei_euskaraz_jakiteko_eskatzea.htm
UPNren inguruko talde batek jarritako salaketa atzera bota du auzitegiak. Administrariei EGA eskatzea gehiegizkoa zela salatu zuen taldeak
Pulunpe hilabetekariaren 153. zenbakia banatu da Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Atetz, Anue eta Lanzko etxe guztietan. Online ere ikusgai dago Ametza Kultur elkartearen web orrian, eta, beraz, munduko edozein lekutatik ikusteko moduan. Gure eskualdeko albisteen berri izateko modurk onena.
http://ametza.eus/wp-content/uploads/2016/06/PULUNPE-153-EKAINA-web.pdf
Mailoperen ekaineko alea kalean eta online dugu jada. Elkarrizketak (Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariari, Txomin Otermin artzainari, Xabier Azpiroz erremontistari...), erreportajeak (Bide eman euskarari, Gure Esku dagoren kriseiluen gaua...) eta aldizkariko ohiko atal guztiekin hornituta!
Ezin duzu bistadizoa eman gabe utzi. Horretarako eta paperen ez, baizik eta digitalean izateko, hona hemen aldizkaria formatu ezberdinetan:
Mailope 237 ISUUn: https://issuu.com/mailopealdizkaria/docs/mailope237ekaina
Mailope aldizkariak PDFn: http://www.iparmank.eus/euskara/argitalpenak/mailope
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta, datorren ekainaren 4an manifestazioa eginen da Iruñean. 17:30ean abiatuko da Golemetatik eta leloa "Bide eman euskarari" izanen da. Besteak beste, era askotako atxikimenduak eskatu dituzte, idatziz, edota herrietako errepide seinaleetan argazkia atereaz.
Bigarren honen bitartez Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko herritar asko batu dira ekimenera. Momentuz ikusi ditugunak: Aizarotz, Araitz, Astitz, Atallu, Betelu, Eraso, Gartzaron, Goizueta, Jauntsarats Larraun-Lekunberri, Leitza, Muskitz, Urritza...
Gaur, ostirala maiatzak 20, Beltzean Mintzo dokumentala izanen dugu Lekunberrin, Garabidek aurkeztua: "Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?"
Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.
Hitzordua: Lekunberriko udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan
Leitzan ospatuko den Udalerri Euskaldunen egunerako gonbitea eginez prentsaurrekoa eman dute Leitzako Udalak, herriko eragileek eta UEMAko ordezkariek. Bertan aurkeztu dute maiatzaren 28rako propio sortu duten bideoklipa, egitarauarekin batera. Euskara hauspotzen du izena kantuak eta Leitzan bertan grabatutakoa da. UEMAk 25 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori Leitzan ospatuko du beste hainbat udalerri euskaldunekin batera. Egitarau oparoa prestatu dute Udalerri Euskaldunen egunerako: herri arteko kirolak, bazkari herrikoia euskal kantuekin giroturik, haurrentzako DJ Porru ikuskizuna, elektrotxaranga, eta gauean Lur J eta Akort taldeen kontzertuak Gaztetxean.
Argazkian ageri dira aurkezpenera joandakoak: Mikel Zabaleta Leitzako alkatea, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Eneka Maiz zuzendaritza batzordeko kidea, Onintza Bengoetxea herriko eragileen izenean, Josune Marzol Leitzako zinegotzia, Sonia Ezkerra bideokliparen egilea eta Porru, bideoklipeko protagonista.
Ondorengo loturan duzue maiatzaren 28an izanen den egunari buruzko informazio zabala eta EUSKARA HAUSPOTZEN bideoklipa.
Iturria: UEMA
http://www.uema.eus/2016/05/18/udalerri-euskaldunen-eguna-25-urtez-euskara-hauspotzen/