Goiburuko tituloa
mailope-236-azala.JPG

Mailope 236 kalean eta online


Mailoperen apirileko alea kalean eta online dugu jada. Elkarrizketak (Martin-i, Aralar irratiak 25 urte, Joxe Antoniori, Arribeko kontuez bertako euskalki ederrean jasoa...), erreportajeak (Gure Esku Dago, Olano landetxea...) eta aldizkariko ohiko atal guztiekin hornituta!

Ezin duzu bistadizoa eman gabe utzi. Horretarako eta paperen ez, baizik eta digitalean izateko, hona hemen aldizkaria formatu ezberdinetan:

Mailope 236 ISUUn: https://issuu.com/mailopealdizkaria/docs/mailope236apirila

Mailope aldizkariak PDFn: http://www.iparmank.eus/euskara/argitalpenak/mailope

mendiguren-eta-beltzean-mintzo.JPG

Xabier Mendiguren eta Beltzean Mintzo


Datorren astean, Maiatz Kulturalen baitan, bi jarduera ezin interesgarriagoak ditugu Larraunaldean. Batetik, ostegunean, maiatzak 19, Xabier Mendiguren izanen dugu gure artean. Aukera izanen dugu Vikingoen sorterrira eta Motozerra liburuen inguruan aritzeko Literatur Solasaldian.

Hurrengo egunean, ostirala 20, 19:00etan hasita Beltzean Mintzo dokumentala ikusiko dugu Garabide elkarteko Ander Bolibarrek aurkeztuta. Euskararen berreskurapen prozesua nola ikusten dute ameriketako indigenek? Zer nolako isla du haien hizkuntzen berreskurapen prozesuetan?

Hitzorduak:

Literatur Solasaldia, maiatzak 19, osteguna, 18:30ean Mitxausenean.

Beltzean Mintzo, maiatzak 20, ostirala, 19:00etan Lekunberriko udal aretoan.

ue-eguna.jpg

Udalerri euskaldunen eguna Leitzan


Datorren maiatzaren 28an, larunbata, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Leitzan. Egitarau oparoa eta mamitsua, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) 25 urte betetzen dituela ospatzeko. Asko egin da eta asko dago egiteko, zer ospatu bada beraz.

Arnasguneen tailerra, Batzar Nagusia eta ekitaldia 25 urteak ospatuz; kirola, bazkaria, haurrentzako ikuskizuna; kantaldia, flash-moba, elektrotxaranga eta kontzertuak... gustuko jarduerak denontzako.

euskaraz-gara-kartela-goizuetan.jpg

EUSKARAZ GARA dokumentala Goizuetan


"Euskaraz Gara" Euskararen inguruko dokumentala Areson estreinatu genuen, eta orain, Goizuetan erakusteko unea da. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko herritarrek parte hartu dute, hizkuntzaren inguruan haien bizipenak kontatuz eta euskarak bizi duen egoeraz eta etorkizunaz hausnartuz. Guztira 4 herriotako 46 elkarrizketaturen lekukotasunak jasotzen ditu bideoak.

Goizuetan maiatzaren 13an izanen da "EUSKARAZ GARA" dokumentalaren emanaldia, iluntzeko 19:00etan Goizuetako Udaletxeko ganbaran.

###MAILA###files/Euskaraz Gara kartela-Goizuetan.pdf

irabazlea-apirila-2016.jpg

IRABAZI, GOZATU ETA OPARITU


BADUGU APIRILEKO ZOZKETAREN IRABAZLEA

txokolipuinak.JPG

Asteartea Txokolipuinak Mitxausenean


TXOKOLIPUINAK haur txikiei zuzendutako jarduera da; ipuinak entzun eta txokolatea askaldu, hain gustukoak dituzten bi gauza ekimen berean. Ipuin kontalariak hiruzpalau ipuin kontatuko ditu, txokolatezko ogitartekoa elkarrekin jateko tartea utziz. Ez galdu lehenengo bi saioak! Eraman zuen seme-alabak ipuinak entzutera, primeran pasako dute-eta.



TOKIA: Mitxausenea, Lekunberri

DATA/ORDUA: Apirilaren 28a, osteguna (Patrizia Eneritz), 17:00etatik 18:00etara

ADINA: 5 – 7 urte bitartekoak (HH 3. maila, LH 1 eta 2)

SARRERA: 1 € (Gurasoak ezin izanen dira aretoan sartu). Plaza mugatuak, gehienez 50 haur.

img-20160415-wa0005.jpg

IMOZKO EUSKARAREN EGUNA


Imozko Euskararen eguna apirilaren 23an, larunbata, Latasan

errenta-aitorpena-kart.JPG

Errenta aitorpena euskaraz


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Beste behin ere, gainera, UEMAtik harago doa elkarlana, Mankomunitate honetatik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatean UEMA kide ditugu Araitz, Areso, Basaburua, Goizueta, Larraun eta Leitza.