BADUGU APIRILEKO ZOZKETAREN IRABAZLEA
Irabazlea Oihana Rezabal Larrañeta dugu, Gaskuekoa. Zozketa Larraintzarko liburutegian egin zen apirilaren 22an, hain zuzen ere Liburuaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainean parte hartzen ari direnen artean zozketa eginda, bera izan da aukeratua, eta euskarazko liburuak erosteko 30 euroko txekea irabazi du. Maiatzean ere beste txeke baten zozeketa eginen da; beraz, parte hartu eta, irakurtzen gozatzeaz gain, aukera izanen duzu zu zeu izateko bigarren zozketaren irabazlea.