"Euskaraz Gara" Euskararen inguruko dokumentala Areson estreinatu genuen, eta orain, Goizuetan erakusteko unea da. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko herritarrek parte hartu dute, hizkuntzaren inguruan haien bizipenak kontatuz eta euskarak bizi duen egoeraz eta etorkizunaz hausnartuz. Guztira 4 herriotako 46 elkarrizketaturen lekukotasunak jasotzen ditu bideoak.

Goizuetan maiatzaren 13an izanen da "EUSKARAZ GARA" dokumentalaren emanaldia, iluntzeko 19:00etan Goizuetako Udaletxeko ganbaran.

###MAILA###files/Euskaraz Gara kartela-Goizuetan.pdf

Herritarren lekukotasunak jasota osatu dugun dokumentalak helburu nagusi eta orokor bat dauka: Euskararen inguruko sentiberatzea eta kontzientziazioa lantzea, euskararen inguruko jarrera kontzienteak eta indartsuak sustatzeko eta, horren bitartez, eguneroko bizitzan herritarrek euskararen aldeko hautuari hobeki eta sendoago eutsi diezaioten.

Aresoren ondotik etorriko dira ondorengo emanaldiak ere, Goizuetan maiatzaren 13an, 19:00etan erakutsiko dugu udaletxeko ganbaran; Aranon maiatzaren 20an, hau ere 19:00etan eta udaletxeko ganbaran eta Leitzan maiatzaren 25ean, 20:00etan udaletxeko Batzar Aretoan.

Eskualdeko Euskara Zerbitzutik abiatu eta herritarren laguntzarekin gauzatu den proiektua da.