Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, 2015-2016 ikasturteari dagozkion euskara ikasleentzako dirulaguntzen esleipena egin du, 2016ko urriaren 11n Lehendakariak sinatutako ebazpenaren bidez.
kudeatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du Euskaltzaleen Topaguneak, eta curriculumak irekitzeko epea urriaren 17ra arte izanen da.
Hirugarren urtea du aurten Leitzan jokatzen den BALIKEBALE lehiaketak. Aurten berrikuntza pare batekin dator gainera: lehendabiziko aldaketa lehiaketaren data da. Aurreko 2 edizioetan gabonetan egin izan da, abenduaren amaieran, baina aurten azaroaren 19an izanen da.
Bestetik, adin tartean aurten ez da mugarik jarriko eta parte hartzeko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da. Dagoeneko izen ematea irekita dago, eta aste hau da azkenekoa. Animatu eta parte hartu BALIKEBALE lehiaketa mundialean! Beti bezala sari ederrak partituko dira lehiakideen artean, eta Leitza hobeki ezagutzeaz gain, une dibertigarri bat pasatzeko aukera ematen du lehiaketak.
Izena emateko epea: urriaren 9ra arte
Martxan da 2016/2017 ikasturterako 3BLAI egitasmoa. Gure eskualdean Larraungo eta Lekunberriko haurrek hartu dezakete parte, LH-3, 4, 5 eta 6. mailatan daudenak.
Larunblai aisialdia euskaraz lantzeko egitasmoa da. Hilean bi larunbatetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, izanen dira saioak, Lekunberriko Plazaola Kiroldegian.
Izena emateko eskualdeko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri:
- Telefonoa: 948504400
- posta helbide elektronikoa: larbeleareuskaraz@iparmank.eus
izena emateko azken eguna:irailak 30, ostirala
ETB1 kate autonomikoen bitartez sintonizatu ahalko da eta ETB2 tokiko kateen bidez
Aurten ere euskara hutsezko udalekuetan parte hartu eta Imotz, Basaburua, Ultzama eta Odietako udalerrietan erroldaturikorikoendako diru-laguntzak banatuko ditugu
2015-2016 ikasturtean euskara ikasten aritu direnendako diru-laguntza deialdia.
Mailoperen uztaileko alea kalean eta online dugu jada. Elkarrizketak (Maddi Sotil atletari, Nere Sotil Giza Nutrizio eta Dietetika...), erreportajeak (Mitxauseneak 25 urte, IV. Euskal Herria Mendi Erronka, San Joanen eta San Pedroen argazki-erreportajea...), festen agenda bete-betea, iritzi artikuluak eta aldizkariko ohiko atal guztiekin hornituta!
Ezin duzu bistadizoa eman gabe utzi. Horretarako eta paperen ez, baizik eta digitalean izateko, hona hemen aldizkaria formatu ezberdinetan:
Mailope 238 ISUUn: https://issuu.com/mailopealdizkaria/docs/mailope238uztaila
Mailope aldizkariak PDFn: http://www.iparmank.eus/euskara/argitalpenak/mailope