Hirugarren urtea du aurten Leitzan jokatzen den BALIKEBALE lehiaketak. Aurten berrikuntza pare batekin dator gainera: lehendabiziko aldaketa lehiaketaren data da. Aurreko 2 edizioetan gabonetan egin izan da, abenduaren amaieran, baina aurten azaroaren 19an izanen da.

Bestetik, adin tartean aurten ez da mugarik jarriko eta parte hartzeko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da. Dagoeneko izen ematea irekita dago, eta aste hau da azkenekoa. Animatu eta parte hartu BALIKEBALE lehiaketa mundialean! Beti bezala sari ederrak partituko dira lehiakideen artean, eta Leitza hobeki ezagutzeaz gain, une dibertigarri bat pasatzeko aukera ematen du lehiaketak.

Izena emateko epea: urriaren 9ra arte